XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apokalipsis

Eros iezadazu urre garbia

Laodizeako elizaren aingeruari idatz iezaiozu hau: Hona zer dioen Amen deritzanak, testigu zintzo eta leialak, Jainkoak egin dituenen hasiera denak:

- Badakizkit zure egintzak; ez zarela, ez hotz, ez bero.

- Hotz bazina edo bero!

- Baina, epela zarelako, eta ez hotz, ez bero, ahotik goraka botako zaitut.

- Esaten duzu: Aberatsa naiz, aberatsa: ez dut ezeren beharrik.

- Eta ez dakizu gizagajoa zarela eta errukarria; behartsu zarela, eta itsu eta larrugorri zaudela.

Sinets iezadazu; eros iezadazu sutan garbitutako urrea, aberasteko; erosi jantzi zuriak soinean jazteko, zure larrugorriaren lotsa ager ez dadin; erosi begietarako ura, zure begiak igurtzi eta ikus dezazun.

Maite ditudanak, estu hartzen ditut eta zentzarazten.

Lehia zaitez, beraz, eta bihotz-berritu.

Horra, atean nago atejoka.

Norbaitek nire mintzoa aditzen badu eta atea irekitzen badit, harengana sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.

Garaile ateratzen dena nirekin eser araziko dut nire aulkian; Ni ere, garaile atera ondoren, nire Aitarekin Haren aulkian eseri naizen bezala.

Belarririk duenak, entzun beza Espirituak elizei esaten diena.